Xapreren istoria
ezta kontu motza (bis)
sekula ezta izan
soiñujole hotza
begia argia ta
suturra zorrotza.
Naparroan jo zuen
lehen kalejira ( bis)
neska bat azaldu zen
plazaren erdira
lau ordu pasa zitun
Xapreri begira.
Bukatu zutenean
gozo etorrita ( bis)
neskatxak esan zion
ondoan jarrita
behiñe eztet ikusi
hain soiñu polita.
Nahiz ta neskatxak zuen
soiñua gustuko ( bis)
etzion egin behar
mutilari uko
halare Xapre ezta
alperrik galduko.