Xapreren istoria ezta kontu motza (bis) sekula ezta izan soiñujole hotza begia argia ta suturra zorrotza. Naparroan jo zuen lehen kalejira ( bis) neska bat azaldu zen plazaren erdira lau ordu pasa zitun Xapreri begira. Bukatu zutenean gozo etorrita ( bis) neskatxak esan zion ondoan jarrita behiñe eztet ikusi hain soiñu polita. Nahiz ta neskatxak zuen soiñua gustuko ( bis) etzion egin behar mutilari uko halare Xapre ezta alperrik galduko.