Beti zurekin jairik jai
beti zurekin nora nahi
ni zurekin triste zu nerekin alai
Nire bi eskuen uztai
bide lagun eta bidai
baina nik ez nuen panderoa jo nahi
Plazetako korrojira
teklatu eta diztira
denak beti trikitiari begira
niretzat nahi ta ezinen
musikari ez jakinen
musika tresna ziztrina baino ez zinen
Sarritan egon naiz dudan
erabat uzteko mugan
bein lehiotikan ere bota zintudan
ez nintzen konturatzen len
trikiti gorputz lirainen
taupada kolpea nola zu zinen
Ai bihotzeko pandero
zuk eman didazu gero
nik zuri eman dizudan adina bero
sarri esan dizut ezetz
ia eldu zattut hortzez
baina gaur maite zaitut bihotz bihotzez