Oskorri - Bizkaiko aberatsak lyrics

Published

0 319 0

Oskorri - Bizkaiko aberatsak lyrics

Bizkaiko aberatsak Bizkaiko aberatsak Dira diruzale Txerri-erosle eta Txorizo saltzaile Dendaz bete dituzte Bilbon zazpi kale Inoiz ez dute eman Pausorik debalde Burrukatzen baitute Diruaren alde Arratiko gizona Bilbora doa maiz Lemoako tranbian Eta beti garaiz Bere artean dio Umore txit alaiz: Traje berri batekin Gaur beztituko naiz Lehengo arlotea Jantziko da galaiz Hura ikusi eta Dendari guztiak Zaharrak geldi eta Korrikan gaztiak Saldu nahi dizkiote Makailu bustiak Gauerdiko izarrak Eta eguzkiak Inor enganatzeko Nolako trastiak! Somera, Artekale Gero Tenderia Han ikusi genuen Mila komedia Tenderoaren grinak Nork erremedia! Gizonaren gainean Han erori dia Hanka kendu diote Ai! Zer aberia Kaxuaren moduan Joan da ihesi Hanka bakar batekin Baliteke bizi Mundu honetan ez da Batere juztizi Zazpi kaletan nahi Traje bat erosi Eta oinetakoa Bertan behar itzi Euskal baserritarrak Dadukan pobreza Baina haundiagoa Akoren grandeza Madrildik etorri den Korte Ingelesa Bertan sartuko balitz Euskaldun baldresa Dirua gastatzeko Manera erreza Ez zaitez bertan sartu Euskaldun maitea Zabalik badaukazu Bertako atea Galduko duzu eta Bigarren hakea Bai eta bide batez Zure hankatartea Euskaldun batentzako Zer errematea!

You need to sign in for commenting.
No comments yet.