Hel Nazazu Eskutik - Ken Zazpi Naizena izenik ez du behar biluztean, Nire oskolak zatikan zure aurrean erortzean, Birsortzeko hil behar den zubi honen hasieran begiratu beharrean, Ikusi nazazu, ikusi nazazu. Zugabetasuna, hozten naute arnastean, Desio eta beharrak, nola elurra urtzean, Ihes bideek berriro, leku berera ekartzean, Bakardade sakonenak, nire pausua izutzean, Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean. Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik. Ez biktima ez errudinik, Ez epaile ez barkamenik, Ez dut nahi zuri biderik, Ez arrazoi zentzudunik, Ez erorketa librean besoetan salbatzerik, Maite zaitut bat bakarrik, maite zaitut bat bakarrik, Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik, eskutik, Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik. Hel nazazu eskutik, hel nazazu eskutik, Hel nazazu eskutik, hel nazazu eskutik, Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, Hel nazazu eskutik.