Gaua zen agertu zirenean, Besarkadarik gabe Lurperatu zituzten. Belarra han ez da inoiz berdetzen, Gu ere idor gaude, Zauriz eginda Horitu da zure erretratua, Irribarre mortua Denboraren zainetan. Baina guk Zure izena oihukatuz, Bila jarraituko dugu Bala bat lurpean, Mila gorpu. Bala bat lurpean Garaituentzako. Memoria hezurrez Eginda dago, Gure egia tiroz Isildu danean. Bala bat lurpean