Ehunka uso Elkorretako inguruetan Itzaltzuko bardoaren Bila etsipenetan Gari ttanta Bana dute mokoetan Ezarri ahal izateko Gartxoten ezpainetan Elkorretaren gailurrean Irakatsi huen Nor bere lurrean Maizter izatea Zein garesti Ordaintzen den Lur minak eragindako zina Lur ikararen mugikortasunean ere Zein iraunkorra den Lur minak eragindako zina Lur ikararen mugikortasunean ere Zein iraunkorra den Atzaparka bat lurrez Hire seme maitearen Abots gardena itoaz Nola herri bakoitzak Bere defuntuak Lurperatu ohi dituen Baina hik Gartxot Ez huen Abraham baten Ohorerik eta Mikelot Euskal epikaren Erresinola lurrari Eskeni behar izan Hioken opari Atzerriko latin Zaleen uztarpean Biraozko hizkuntza Basatiaz kantatzea Ez baizen zilegi Ez duk eremu hauetan Aingeru zerutarrik Otsaburu zakur anaikorra Ez besterik Nork lehunduko dik bada Hire nahigabea Gure lur gozoak ez ezik Arrano igarlea hor hago Zeharka begira Heriotzaren getari Hire hegalaren azpian Joan nahi nikek Hire xirularrutik Iheska irriztan Joandako eresien bile Gure adimena Hire oroitzapenez Sendotu dedin Ai Frai martin Hire zitalkeriak Bardoa hilen dik Bainan haren Sumindura hilezkorra Ondotik izango duk Eta hire maitinak Deabruak kantatuko Dizkit Gaur mende Batzuen ondotik Kondairaren ohiartzuna Entzun nahirik Lur honi so Hire Altabizkarko kantuaren Egarri nauk, Gartxot Neere oharmenaren Ilunabarretan Noiz entzungo zai Elkorretako elurrak Urtzen direlarik Errekan behera datozte Garden bezain bihurri Lurraren negarra iduri Txori kantazale ederra Nun ote haiz kantatzen? Harrien negarra haizeak darama Zaraitzuko ibarretan barna