Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloiaren atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Izpi txiki-txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinisten eta
Laztandu nazazu orain ur urdinen artean
Orain lainorik ez da aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena
Gordin amaigabea negua joan da ta...
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta
Laztandu nazazu orain ur urdinen artean
Orain lainorik ez da aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena
Gordin amaigabea negua joan da ta...
Soinu bakar bakarra
Zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat negua joan da ta, negua joan da ta...
Soinu bakar bakarra
Zure bularraldean
Soinu bakar bakarra
Zure bularraldean
Soinu bakar bakarra
Zure bularraldean
Negua joan da ta
Negua joan da ta