Gaur goizean uretan esnatu naiz
Nola heldu naizen ziur ez naiz
Bultzadaren bat edo agian ni bota naiz
Lasai nago olatuekin dantzan
Haren esku hotzak nire lepoan
Min egiten dute ur azpian
Arnas hartzeko gai ez naizenean
Samurtasunez liberatzen nau
Hondoratzean, itotzen nautenak
Nik salbatu behar al ditut
Haren hatsa nire saman
Berriz ere urpera narama
Ni itotzeaz kantzaturik sentitzen da
Nik lagundu behar al diot orain?
Hondoratzean, itotzen nautenak
Nik salbatu behar al ditut