Itzali ezin den su garra barne barnean dugunean
Behin dastatutako ezti gozo hori ezin burutik kendu
Galdu dira izenak, galdu dira egun luzeak
Irabazi ditugu hainbat guda
Behar duguna..
Olatuak mihizkatu eta
Ozeanoak edaten ito gara
Hainbat iturritik zurgatu
Eta asetzerik ez dugu izan
Iturburu bihurtu gara, gure ura
Botiletan saltzen da
Argi eta garbi utziko dugu
Energiaz beteriko urjauzia garela
Dena galtzen ez denean, dena erortzen ez denean
Barneko su garra, gu geu garenean
¿gu? ez gara bakarrik lau
Negarrak egon dira, barreak eta ostikoak
Baina azkenean lortu dugu konturatzea
Dena galtzen ez denean, dena erortzen ez denean
Edandako ur guztia, gu geu garenean, gu geu garenean
Barneko eguzkia argia barreiatzen hasten da
Dena erortzen ez denean, dena galtzen ez denean
Gu geu gara behar duguna