Gaur goizean jeiki naiz,
Suerte onian,
Tanke bat topatu dut nire cafesnian,
Ez dakit zer daukagun,
Pakea ala gerra,
Baina nik bada ez pada,
Egin dut puzkerra
Furra, furra, fandangua,
Hortxe duzu fandangua geure gustokua.
Zerbait egitekotan,
Zuzen eta artez,
Euskaltegira joango naiz ondo ikasi arte,
Orain galduta nago aditzez beteta,
Baina niri berdin zait,
Ikasi nahi dut eta
Furra, furra, fandangua,
Hortxe duzu fandangua geure gustokua.
Eta orain banoa berriro ohera
Bila ez badatozkit lolo egitera
Bihar ikusiko da zer dagoen berri
Jakintsuenak ere ezin du igerri
Furra, furra, fandangua...