Inork ez zidan esan bakardadea
Borroka bat zela
Eromenaren kontrako etengabeko borroka
Miseriaren ibaietan nire
Gaztetasuna joan egin da
Ez dut inspiraziorik aurkitzen inon
Nire gaztetasunak begirada triste bat
Botatzen dit oso urruti dagoen leku batetik
Ez dago bueltatzeko biderik
Bidea suntsitu egiten da pauso bakoitzean
Bizitza osoan zehar sortu den
Etsipenaren ondorioak
Huts zakon honetara bota didate eta
Ezin naiz atera, ezin dut