Kearen arrastoa
Haizeak eraman eta
Nire barneko sua piztu da jada
Bihotzeko herrixka
Infernu bilakatu zan
Entzun zenean etsaiaren ahotsa
Oroimenean dut emaztea
Maitasuna eta bizitza alaia
Gure aldea eta kendutako jabegoa
Goazen berrezkuratzera
Gorrotoa odolan ekaitza bihotzan
Zaldun beltzak goaz mendekuaren bila
Eta orduan gure etxea zena
Altxatzera eta hildakoak berpiztera
Zaldiaren gainean
Ziztu bizian noala
Aurrez-aurre topatu dut nire etsai bat
Bitan pentsatu gabe
Ezpata atera eta
Bion arteko burruka hasia da
Heriotza zure zai dago!!!
Ohorea besterik ez!!!
Egindakoa ordainduko duzu!!!
Ezpatek bat egin dezatela!!!