Hasiera bateko berotasunak Okerreko bidean zuzenduta Txori gaizto baten kantaren menpean Marioneta baten antzera lotuta Bekaizkeriaren sarean Jausi da txoria Etorkizuna bere aurrean Desagertuz doa Txori maltzurraren abiadura Moteltzen ari da jende aurrean Txorimalo batekin topo egitean
Bere mundua jausiz doa lurrera Denbora gehiegi eman genuen Umeen txorikeriak jasaten Baina jadanik guztia aldatua izan da Eta orain gure txanda heldu da Zuen zalakerian eraginak Harrapatuko zaituzte barnean Zekenkeriaren hatzaparretan Itoak izango zarate denak