Osperako bide latza
Igarotzea ez da gure gustoko lana
Solasaldi jatorra
Ez da hala ere alferrik galdu nahi
Baina hemendik aurrera
Dena aldatuko da
Oraingo xedea, xede berria
Gauza serioa lehen ez bezala
Lortuko dugu lortu nahi duguna!
Mugitzen ez bazara ezinezkoa da
Eta ezer eginda ere ez da erreza
Beharrezkoa duguna
Hurrengo mailarako atea zabaltzeko
Aukera egoki eta erabateko pausu luzea
Diru falta duzun bakoitzean eskuak burura
Eta dirua lortutakoan ez da nahikoa
Mugaren marra igarotzean
Geroko lana errezagoa da
Noiz helduko da garaia
Itxaron behar ez bait daukagu besterik
Lortu ezean ere
Aurrera jarraitzea dugu zeregin