Zuzen!!!
Gorputza indarrez ari da lanean
Biktima erasotzen sentimendurik gabe
Negarraren oihuak hormak elikatzean
Lau bizidunen moldez gertuagotzen dira
Minutu luzeen antzera segunduak
Gorputz ahularen oharmen galera
Hau amaiera, ote!!!
Bapatean ezerezetik bezala
Andretxoa altxatu da
Harri handi bat eskuan kolpez-kolpe!!
Eta nola jakin patuaren norantza?
Eta nola ezagutu geroko aldagarri hau?
Ta segidan jadanik zutik egonda
Neskatoa ihesian
Irteera bilatzean aurrez-aurre!!
Oraintxe badakit ipuinaren amaia
Orain badazagut zelan bukatu den istorio hau
Zuk ez!!!