Itsaso barnetik badatoz itsas ertzera
irabazi duten atsedena hartzera
Marinelak …
Arrantzaleak
olatuen taupadak
ekarri ditu etxera
Arrainez beterik ekarri dituzte kutxak
haiek jasotzeko portuan daude hutsak
Dendari ttipi
Eta handiak…
elkar batzen ditu
itsasoaren hizkuntzak!
Enkantea hasiz saltzaileek dute hitza
baina itsas andre bat ozenki zaie mintza:
“Gaur nahi beste …
Ohar zaitezte
zuek bizitzeko
guk galtzen dugu bizitza”
“Legatzak lau euro eta hegaluzeak hiru
ongi dakizue ez dela anitz diru
Hiper eta super …
merkatu horiek
izerdia merke erosten ari zaizkigu!”.