Abestien letrak
LEHEN
Lehen
hitzak arriskutsuak ziren
eta ezin ezer esan garden
Plazaren ertzetan adi
euskaltzaleak zeuden
lehen
gure hizkuntzan kantatzearren
denak susmagarriak ziren
hola omen ziren gauzak
gu plazetara erditu baino lehen
Lehen
Bertsoa oso maitea omen
Herritar xehearen sormen
Plazaren ertzetan erne
bele beltzak zeuden
Lehen
Guardían de la ley y el orden
apunta zer dion eta nor den!
Euskeraz jakin nahi ez baina
esaten zen guztia jakin nahi zuten
Lehen
Lopategi ta Azpillagaren
Bertso haiekin ze gozamen!
Plazaren erdian zutik
Tantai eta lerden
Lehen
Ziri denak zeharka omen
Ta ez kartzeleratzearren
disimuloz txapelokerrak
eta sardinzarrak esaten zitzaien
Lehen
hitzak arriskutsua ziren
ta ezin ezer esan garden
plazaren ertzetan adi
bele beltzak zeuden
lehen
euskaraz kantatzearren
denak susmagarriak ziren
ez dakit berdin gabiltzan
gu plazetara erditu ondoren!