Inpernuko hauspo hori
zerupeko zorion
Gernikako suteari
ihes egin zenion
usteak dira uste
oroitzapenak ere
oroitzapenak ere
apurtzen badituzte
Behatzak zure gainean
pausatuaz emeki
sentitzen nuen zirrara
zer den bazeneki!
kontrakoa ematen du
baina ezkontza batek
baina ezkontza batek
bereiztu gintuen gu!
Maldan behera, maldan gora
denboraren bira
non zinen eta non zaude
galdera berak dira
badakizu horrela
nire bihotz zati bat
nire bihotz zati bat
eraman zenuela
Gauarentzako ametsak
egin diren bezala
jakizu egunez ere
amesten zaitudala
orain nigarrez nago
ta malko bakoitzeko
ta malko bakoitzeko
maite zaitut gehiago