Garai beltzak, denbora latzak
Lore gabeko maiatzak
Baina trikiti hotsa non zen
Han ziren mutil, eta neskatxak
Maitasuna, gorroto du
mina duena arautzat
Zigor bihurtu arteraino
Elkar gozatzeko ziren dantzak
Hankak elkar elkartzeko prest
Airean balsen konpasak
Ezin eman bi dantzarien
Lepo azalentzat ziren arnasak
Bals bat zuoi dantzarioi
amairik gabeko bals bat
Garai beltzak pasa ziren
orain jarraitu dezala dantzak